Grupo de trabajo

Importante: El archivo debe ser un pdf de no mas de una página. Tiene que contener como mínimo.
- Nombre del Grupo
- Nombre del contacto
- Email de contacto
- Pequeña descripción del grupo

Acciones






Importante: El archivo de información debe ser un pdf y de una sola página. Tiene que contener como mínimo.
- Nombre de la Acción
- Nombre del contacto
- Email de contacto
- Pequeña descripción de la acción

El archivo con la documentación si ya existe, deberá ser subida en formato pdf, si es solo un único archivo, o en zip o rar si son varios. Serán los documentos generados en la acción, para que otro grupo de trabajo pueda aprovecharlos a la hora de realizar otra acción similar.

IKASTETXETAN MASKARARIK ETA URRUNTASUN SOZIALEKO NEURRIRIK EZ!!

Ekimena amaituta, dagoeneko Luis De Miguel Ortega abokatuari eman zaizkio helburua martxan jartzeko sinadurak.

Ikastetxeetan koronabirusa dela eta maskarak eramatearen eta urruntasun sozialeko hainbat neurri ezartzearen aurka gaudela adierazi nahi dugu, umeen osasunari dagokion garrantzia eman ez zaiolako, besteak beste honako arrazoiengatik:

a) Konfinatzeko eta antzeko neurriak behar bezala justifikatzen dituen txosten teknikorik gaur egun ez dagoelako.

b) Koronabirusak umeei eragiten ez dielako eta eragitekotan oso modu arinean delako.

c) Birus guztiei aurre egiteko higiene ona, elikadura ona eta aire zabalean egotea komenigarriak direlako eta estresa, beldurra eta isolamendua horiek zabaltzen laguntzen dutelako.

d) Koronabirusarengandik babesteko eta baita sendatzeko, bai praktika, bai elikagaiak eta baita sendagai frogatuak daudelako (hidroxiklorokina kasu…).

e) Gizarte urruntasuna eta kasu honetan umeena (jolas lekuak kendu…) gutxieneko arrazionaltasunik ez dutelako, haurrentzat sortuko luketen kaltea ekar lezaketen edozein onura baino handiagoa delako.

f) Urruntze sozialeko ekintza horiek oinarrizko eskubideak erabat murrizten dituztelako.

g) Eskoletarako planteatzen ari diren neurriek haurren osasun fisiko eta mentalean eragin negatibo argia izango dutelako, eta egiaztatu ez dutelako benetako onurarik ekarriko duen edo prebentziorako balioko duen .

h) Maskarak derrigorrez eta etengabe emateak oxigenazio prozesua kaltetzen duelako. Oxigeno dioxido larregi arnasteak buruko minak, kontzentrazio eza eta estutasuna eragin ditzake.

i) Txertoak egon ala ez egon umeek sozializatzeko elkarrekin egon eta jolasteari utzi behar ez diotelako. Gainera, txertoek mugak dituzte, birusa etengabe aldatzen ari delako eta gripe eta gaixotasun guztien aurrean herritar guztiak inmunizatzea beste biderik ez dagoelako, gizakia sortu zenetik egin den bezala.

j) Umeak etxean denbora gehiegi itxita egon direlako, Europako beste herrialde askotan kalera atera ahal izan duten bitartean eta aski da, tratu txarrak emateaz kokotaraino gaudelako!!!

k) Maskarak birusen aurka eraginkorrak direla ziurtatzeko oinarri zientifikorik ez dagoelako.

l) Maskara eramatean oso normala da eskuekin aurpegia gehiagotan ukitzea eta ondorioz kutsatzeko arriskuak gehitzen direlako.

ll) Maskara denbora luzez erabiltzean hezetasuna medio, birus, bakteria eta lizunak hortxe haztea errezten delako.

Izenpe hauek Nafarroako eta EAEko Hezkuntza Sailei bidaliko zaizkie eta gurasoek zuzenean euren ikastetxera bideratu ahal izango dute.
Izenpe bilketa hau, estatu mailan, Luis Miguel Ortega abokatuaren kanpaina laguntzeko asmoz egin da.

Scabelum elkartearen web-helbidea. Bertatik, egoera horrengatik eta beste askorengatik, era guztietako eskariak aurkezten dira, eta egoera horren aurka borrokatzen jarraitu ahal izateko dohaintza bat egin dezakezu:

https://www.scabelum.com/

Lortutako sinadura kopurua goizero eguneratuko da.

Sinadura kopurua   1.420

 

*Prozesu honetan jasotako datu guztien tratamenduaren erantzukizuna MICELIO irabazi-asmorik gabeko herritarren erakundearena da. Zure datuak erabiltzeko legitimazioa inprimaki hau inskribatuz emandako baimenean oinarrituta dago. Datuak helburu jakin baterako baino ez dira erabiliko. Datuak ez zaizkie hirugarrenei lagako. Emandako datuak legeak ezarritako gehieneko denboran gordeko dira, edo interesdunak ezerezteko eskubidea baliatu arte, posta elektroniko bidez info@micelio.es helbidera bidalita; beraz, eskubidea du bere datu pertsonalak eskuratzeko, datu okerrak zuzentzeko edo, datuak beharrezkoak ez direnean, ezabatzeko eskatzeko. Halaber, eskubidea du datuak mugatzeko eta, posible den kasuetan, eramangarritasuna izateko. Halaber, zure eskubideak urratu direla uste baduzu, erreklamazioa aurkez dezakezu Datuak Babesteko Espainiako Agentzian. Inprimaki honen sinatzaileak aitortzen du MICELIOren pribatutasun-politika irakurri eta onartu duela, eta erakundearen gaiei buruzko komunikazioak posta elektronikoz bidaltzeko baimena ematen du.